Gure kulturan egun garrantzitsuak ospatzeko ohitura dugu… eta errealitateari kasu eginez sabela betetzea dugu modurik gustokoena.
Honi gehitzen badiogu gozoarekiko pasioa dugula… Gabonak, San Balentin eguna, Aste Santu eta beste jaiegunak momentu aproposak dira egunerokotik ateratzeko.
Denboraldiko bereziak
Saroben guzti honetan pentsatzen dugu eta zuretzako egiten ditugu errege eguneko roskoak, aste santuko figurak, panettonea, turroi desberdinak… data berezi horiek behar duten gozo punttua emateko prest.
Aholku bakar bat ematen dizuegu:
Gozotu bizitza!
Sarobe Okindegi Gozotegia
Eztegara 25, Bera
31780 Nafarroa
sarobe@sarobe.net