Gaur merezitako omenaldia eskainiko diogu gure tarta eta pasteletan hainbat eta hainbat aldiz protagonista den fruitu lehorrari: Pistatxoa. Izan ere beti egon da bere izena hainbat istorio eta kondairei lotuta eta oinarri da munduko herrialde urgarietako sukalde tradizionaletan.

Pistatxo zuhaitza aspalditik hazten da Mendebaldeko Asian eta Asia Txikian. Egipziar, greziar eta erromatarrek landatzen zituzten, eta Mediterraneoan zehar zabaldu zen lurralde ugarietatik, gure eskuetara iritsi arte.

Lotura estua izan du betidanik fruitu lehor honek noblezia eta errege erreginekin, maila goreneko estamentuekin. Hauen artean ezagunena Persiako erreginak izandakoa da, Sabako Erreginarena.

Kondairak dioenez, hain ezaguna den erreginak debekatu egin zien (dekretu bitartez) pistatxoa hazi edo jatea errege-erreginen inguruko pertsonak ez ziren pertsona guztiei. Ez zitzaion edozein ahoak dastatzeko moduko zapore arrunta iruditzen, berezia baizik.

Ezagutu zenetik pistatxoa ere gatazka eta itsas expedizioetan funtsetzko elikagai bihurtu zen, denbora luzean irauten duelako jateko moduan eta oso onuragarria delako osasunerako.

Guk zera esan dezakegu: dakizuen bezala jolastea eta egiten dugunarekin ondo pasatzea maite dugu eta pistatxoak aukera pila ematen dizkigu gure irudimena zabaltzeko. Badakizue, gure etxean zuen zai gaude argazkian ikusten duzuen horrelako gozoekin… Baduzue ordua…