Lehendik jakinarazi dizuegun bezela, Saroben kalitatea dugu maite, eta ez bakarrik gure prozeduretan, aukeratzen ditugun lehengaietan ere.

Gaur egun asko dira ogi fresko moduan izoztutakoa eskaintzen dituzten okindegiak. Hau merkeago da, itxura hobeagoa du eta momentuan berotzen da. Baina ez da guztia horren polit. Masa izoztu hauek gehigarri ugari dituzte ( E320, E321, E300 etab haien artean), eta horregatik nutrizio aldetik ez dago hau eta freskoaren artean zerikusirik.

Ogi hau eskaintzen duten okindegi zenbakia asko hazi da azken urte hauetan, El Comidista blogeroak azaltzen du zehazki zein den honen zergatia: “Irin on bat, besteak baino askoz garestiagoa da. Errazago da fermentazio azkarra aurrera eramatea eta kontserbantez masak betetzea, bere prozesu naturalari itxaron ordez”. Hau da, izoztutako masak ekoizlean irabazi handiagoa eragiten du, baina produktuaren propietate positibo gehienak galdu egiten dira bidean zehar.

Denok jakin badakigu “jaten duguna garela” eta maila berean zaindu behar dugula gure gorputza kanpotik eta barrenetik. Hau dela eta, hemengo produktu freskoa aukeratu behar dugu beti, kalitate eta osasun hoberen baten sinonimo direlako.