Ekaineko azken aste buruan Madrilen ospatu zen Millesime Day izenez ezagutzen den ospakizuna, Cacao Barry-k antolatuta. Hemen Cacao Colective taldeko (Cacao Barryren plataforma ofiziala non kakao munduaren inguruko berri, jakinmin eta inspirazioa topatzen diren) penintsulako partaideak elkartzen dira, eta nola ez, gu beraien artean izan gara.

Ipar zonaldeko bost partaide ginen, eta talde osoa hogei pertsonaz osatuta egon da. Kakaoaren munduaren inguruko berriak eta analisi ugari aztertzeaz gain, Jaume Soldevillak (mundu honetan izen handiko maestroak) sortutako hainbat txokolate mota deberdin dastatzeko aukera ezinhobea izan genuen.

Aukera ederra izan da tailerra aspaldi ikusi ez ditugun ezagun eta profesionalak berrikusteko.

Hau dena gutxi balitz, ospakizun amaiera gisa Manu Jara Cacao Barry-ko enbaxadoreak azken arratsaldean show cooking berezia eskaini zigun. Gaur egun Manu (argazkian), liburu bat idazteaz gain, hainbat aldizkari eta telebistako programa gastronomikoetan parte hartzen du kolaboratzaile moduan, eta tailer eta ikastaro ugarietan maisu lanak egiten ditu urtean zehar.

Gure partetik eskerrak ematea besterik ez zaigu falta, pila bat ikasteaz aparte benetan ondo pasa dugulako. Itzuliko gara!