Guztiok dugu gogoko esnatu bezain pronto, sukaldera joan eta kafe eginberria hartzea. Jadanik badakizue gozoaren jarraitzaile sutsuak garela, baina aldi berean, kafea bihotzez maite dugu, eta horregatik gaurkoan zuen gosaria gozotzeko modurik natural eta osantsutsuenak aurkeztuko dizkizuegu. Supermerkatu eta ekodenda arruntetan aurkitzen diren produktuen artean egin dugu aukeraketa, eta hementxe eraskusten dizkizuegu guretzako zeintzuk diren kafea gozotzeko hiru modurik naturalenak:

1- Eztia: Egunero bezero eta lagun gehiagok erabiltzen dute produktu hau haien kafea gozotzeko. Azukre txuri errefinatua baino 25 aldiz gozoago da eta digeritzeko erreza denez, azkarrago bihurtzen da energia gure gorputzean. Zure goizeko kafean koilarakadatxo bat gehitzea gomendatzen dizugu, eta beharrezkoa balitz, aurrera!


2- Stevia: gozotzaile hau izen berdina duen landarearen hostoetan duen hautsetik lortzen da, eta azukre arrunta baino 200 edo 300 aldiz gozoagoa da. Bakterien kontrako propietateak ditu, eta gure inmunitate sistema indartzen du gripe eta infekziotaz babestuz. Normalean ttantta bat edo bi kafean botatzearekin nahikoa izaten da.


3- Panela: panela azukre kañaren zukua ebaporazioz kristalizatzean lortzen da. Azukreen artean puruena dela esaten da errefinazio prozesurik jasaten ez duelako. Gainera, bitamina eta mineral kopuru handia dauka bere jatorri naturala dela eta. Panela supermerkatuen eko zonetan edo ekodenda arrunettan aurkitu dezakegu.

Eta zuek? nola gozotzen duzue zuen kafea? Zuen erantzunen zain gaude!