mascotas.com

Ziurrenik jadanik ikusi dituzue gure termometroek azken egunetan erakutsi dizkiguten tenperaturak. Dirudienez aurtengo uda zehatza izango da egutegiarekin, eta prest egon behar gara hari ongietorria emateko.

Saroben honetan pentsatzen dugu eta beti zuen zorionatasuna izan dugunez buruan, urtero Aste Santua eta gero lanari jo ta fuego ekiten diogu betiko ogi, opil eta pastelez gain, kalitate ezinhobeko izozki artisaua zuei eskaintzeko.

Hemen ekoizten ditugun beste produktuetan bezala izozkian erabilitako osagaiak lehen mailakoak dira, naturalak eta gehigarririk gabekoak. Esnea dute oinarri gure izozkiek, eta honek kremotasun berezia ematen die.

Lehen aipatutakoa gutxi iruditu bazaizue, hona beste onura batzuk: izozkiak gorputza hidratatzera laguntzen gaitu, kaltzio, bitamina eta mineral iturri da eta artisaua denez, uste baino grasa portzentai askoz txikiagoa dauka (6% inguruan).

Eta orain, izozki bat bai?