Badakigu denbora luzez itxaron gaituzuela, benetan badakigu. Hau dela eta, Sarobe Okindegi-Gozotegia osatzen dugun talde osoa harro sentitzen gara gure web berria, facebook eta instagrameko profilak aurkezteaz. Hortxe daude!

Ez gara erdizka geratzen, bazen ordua Sarobe 2.0 proiektua aurrera eramateko… gozo eta ogien munduaren inguruan egunean izateko arazorik inoiz ez dugu izan eta!

Gure aldetik bakarrik jakinarazi nahi dizuegu okindegi eta gozotegi arloen inguruan sentitzen dugun pasioaren zatitxo bat zuekin eramatea espero dugula, eta gure etxeko ateak irekita daudela zuentzako gure aurpegirik gozoenaz gozatzeko.

Ongi etorri

Sarobe Okindegi-Gozotegia