HISTORIA

1952 Lehen pausoak

Sarobe familia ogiaren munduarekin harremana izaten hasi zenean kokatzen da. Silverio Sarobe eta bere senideak Aranaztik Berara bizitzera mugitzen dira, eta urte horretan bertan Javier Iraizozekin elkarlanean hasten dira azken honek Alzate kalean zeukan okindegian.

1979 Erabakia

Urte honetan da, Iraizoz jauna pentsioan joatean noiz Sarobetarrak okindegi berri bat irekitzea erabakitzen duten. 1979ko Abenduaren 8an izan zen honen inaugurazioa. Instalazio berriek ogi mota gehiago eta opilak egiten hasteko aukera emango dio familiari.


Enpresa familiarra da gurea, familiako partaide guztiok hartzen dugu era batean edo bestean parte. Langileak oso lotura sendoa dute gure okindegiarekin, urte ugari dira gurekin lan egiten dutela eta taldeko ezinbesteko oinarri bihurtu dira.


Ogiaren mundu inguruko garapena, eta bezeroen eskaerak betetzeko asmoak, ogi mota desberdin ugari egitera bultzatzen gaitu: irin desberdinak, garia, espelta, txia, multizerealak, eta mota hauetako moldeko ogiak ere bai.

1997 Hasiera berri bat

1997tik aurrera, Iñigo Sarobek Biarritzen pasteleria ikasketak egin ondoren hasiko gara mota guztietako tarta eta pastelak egiten, turroiak, bonboiak etab, gure eskaintza guztiz berritu eta osatzeko.


Gaur egun gure produktuen kalitate eta innobazioak, hauen presentazioa, eta gure 24 orduko zerbitzuak (okindegia itxita dagoenean kanpoan ezarritako ogi makinak etengabeko zerbitzua eskaintzen du) desberdintzen gaitu. Gure kafetegiak ere gosari edo askari eder batekin gozatzeko aukera ematen die gure bezeroei.

Sarobe Okindegi Gozotegia
Eztegara 25, Bera 31780 Nafarroa

sarobe@sarobe.net
web: ane alarcia / foto: bixigarri
Copyright © Sarobe Okindegia Gozotegia 2017