Uztaila bukatzear dago, eta hemen gure etxean prestazen ari gara San Esteban jaiei merezi duten ongietorria emateko.

Aurtengo jaiak abuzutuaren 2tik 6ra ospatuko dira, hileko hirugarren eguna garratntzitsuena izanik, Esteban Donearen eguna. Abuztuaren 2an emango zaie hasiera ofiziala jaiei Herriko Etxeko balkoitik botako den altxaferoarekin.

Urtero bezala ekintzaz beteriko egitaraua aurkituko dugu aurten: musika talde, txaranga eta dantzaldiak kalean, herri kirolak, kukaña, eta bestelakoak (zezen suzkoa, buruhandi eta erraldoiak, suziriak, etab luze bat).

San Esteban egunean ospatuko da meza nagusia, izen berbera duen herriko elizan (aintzinean dorre gotikoa izandakoa eta eliza moduan erabiltzen hasi zena XVI. mendea eta gero), eta honen ondoren iritsiko da Berako bordon eta makil dantzaren momentua, heldu eta txikiak prestatutako emanaldia txistularien musikarekin batera.

 Arratsaldeko seietan Gure Txokoa dantzataldeak urtero dantzatzen det Berako Aurreskua aurkeztuko dute.

Gure aldetik eta bihotzeko beratarrak izanik, gure herriko festak ezagutzera gonbidatzen zaituztegu, eta nola ez, hemen zaudetela, gure etxeko ateak zuentzako parez pare irikita aurkituko dituzue egunero bezala produktu eskaintza ezinhobearekin.

Gora Bera! Gora San Esteban jaiak!

Ikusi jaien programa osoa