Udazkenaren hasierarekin batera etxean goxo goxo egoteko planak iristen dira. Hala ere gu beti martxan gabiltza eta oraingoan gure herriko hainbat historia eta kondaira ekarriko dizkizuegu. Sarritan hazi garen tokian gertatutakoak ahazteko erraztasun gehiegi daukagu, eta guk ez dugu nahi horrelakorik gertatzea.

Gure herriko aztarna ziurren zaharrenak Karlos III. erregearen eperaino iristen dira, XV. mendean. Momentu horretan aurrera eremandako inkisizio prozesuaren ondorioz Berako hainbat bizilagun erre zituzten suan, herriko plazan, sorginkerietan ibili zirela leporatu zitzaielako.

Aurreko hau gutxi balitz, Larunbe zurgintzako etxean (Legiatarren armarria fatxadan duenan) Frantziako bidean Gasteizko gudatik zetorren José Bonaparte (Napoleonen anaiak, Pepe Botella izenarekin ere ezaguna duguna) egin zuen lo.

Hemen baita hain ezaguna den Pío Barojaren familia baserria dugu, Intza Etxea, non gaur 30.000 ale baino gehiago biltzen dituen liburutegia kokatzen den. Eraikin honi bisita bat egitea ezinbestekoa da, XX. mende hasierarako bidaiatzako aukera hoberena da han arnasten den giroa eta dekorazioa ikusita.

Kondaira eta istorioen artean badago bat besteen gainetik gure atentzioa deitu duena, Alkahaibeherea Baserriarena. Istorioak dio han zazpi edo zortzi emakume bizi zirela, eta gauero gariari hostoak kentzen egoten zirela han kanpoan. Gau batean haietako batek besteekin apostu egin zuen eskuarea menditik jaitsiko zuela, baina ez zitzaion inoiz berriro ikusi. Etxetik ahots misteriotsu batek zera esaten entzun zuten – Gauna gabazkuentzat, eguna egunazkuentzat Alkaibehereko neskatxa guretzat –Gabazko deabruak bahitu zuela dio kondairak, eta eskuarea menditik behera jaitsi zela abiadura handian herriko ermita baten kontra jo arte.

Gure herrian gertatutakoak irakurtzeko aukera izan duzue, horregatik orain zuen lana da guzti hauek zabaltzea betirako bizirik mantentzeko.