Bazka egunak iristear daude, eta hau dela ideia bikaina iruditu zaigu gure formakuntza lagun eta lankide izan den Oriol Rosell’en L’Obrador-era bisita egitea. Oraingo hontan gure helburua bazkako figura oso berezi bat osatzea izango da.

Ez zen gauza erraza esku artean genuena. Gure nahia: Nens del vendrell Colla Castellera-ri homenaia egitea, izugarrizko 2016 urte bat izan dutelako. Xehetasunez beteriko proiektua izan genuen hau, baino aurrera egin genuen Oriol-en lantalde ezinhobeari esker. Lanez goraino bi egun ibili ondoren, argazkietan ikus dezakezuen emaitza harrigarria lortu genuen, kataluniako hainbat aldizkariek ere erakutsi dute gure lana!

Nola eraiki genuen Castell-a? Oinarritik hasita, casteller txikiei forma ematen hasi ginen, beti ere buruan izanda egitura solido bat lortu behar genuela zutik mantentzeko. Solairu bat, hurrengoa… azken pausua enxaneta jartzea izan zen, urduritasun momentu gogorrena!

Lortutako emaitza jadanik ezaguna duzue. Berezitasunez beteriko proiektu zoragarria! Gure mona casteller-a egun hauetan egongo da ikusgai Vendrelleko l’Obrador -en, baina ez da salgai egongo, ezta casteller txikiak ere ez.