Apirilaren lehenengoan gure obradorean etxeko txikiei zuzendutako tailerra antolatu genuen. Honen helburua: partaide bakoitzak bere kabuz egindako bazkako txokolatezko txitoa etxera eramatea.

Emaitzak ezinhobeak izan ziren: hamar txiki ikasteko irrikitan eta Iñigo gure irakaslea guztiz entregatuta haiei prozesuak irakasteko.

Saroben jakin badakigu mota hontako aktibitateak onura ugari dituztela haurrentzat: arduradunak izaten laguntzen die, osasungarri diren osagaiak kontutan hartzen eta haien elikadura ohiturak hobetzen. Noski, textura, zapore eta koloreekin jolasteak autoestima hobetzen dute eta ekintza dibertigarria da zalantzarik gabe.

Zer esan lortutako emaitzetaz. Batzuk txokolate txuriz eginak, besteak beltzaran. Batzuk ezpain potoloekin, besteak gandor erraldoiekin.

Barre eta iribarreak izan dira nagusi tailerrean, eta txikiek egindako figurak luxuzko edozein txokolategiko erakuslehiotan ipintzeko modukoak. Gu zoriontsu, haurrak emozioz betean eta aita eta amak harrotasunez goraino. Zorionak artistak!