Gaur egun arte egindako hainbat ikerketek konfirmatu dute azukrea brumuinaren ‘gasolina’ dela. Energi iturri handia da, eta gure gorputzak honen falta nabaritzean, zelulen arteko komunikazioa puskatu egiten da. Hondorioa: gure bizitza gozotu behar dugu, beti muga batzuen barruan noski.

Ikertuta dago ere azukrea hartzeko eguneko momenturik aproposena goiza dela, gure ‘insulina erlojuak’ hoberen prozesatuko du gozoa ordu tarte honetan.


Baina, zergatik dugu horren gustoko gozoa? Egia da gehiegi hartuta, gero ezin dugula alde batera utzi? Azukreak gure gorputzean dopamina maila igotzen du eta honek irabazte eta plazer sentsazioa bidaltzen dio burmuinari, ezagunak ditugun hainbat drogen antzera (tabakoa adibidez). Plazerraren zona honek galdera bat egitera bultzatzen gaitu: berriro hartu behar dut azukrea? Erantzuna automatikoa da: BAI.

Nola kontrolatu orduan kontsumitzen dugun azukre maila? Ezinbestekoa da hasteko azukre horien jatorria aurkitzea, ez bait gara bakarrik pastel eta opilei buruz ari. Saltsa, zuku, eta plater prestatu askok glukosa kantitate handia dute haien osagaien artean, askotan gainera kalitate txarrekoa.

Mota honetako elikagaiak alde batera uztea da gomendagarria, eta hauen ordez, gure burmuineko motorra martxan jartzeko behar ditugun azukre naturalak hartzea bizitza gozotzeko.