Hemen gure etxean bidaiatzea maite dugu, eta orain uda aldean oraindik ere gehiago hemendik hara mugitzen igarotzen dugu denbora gehiena. Baina noski, gure burua gozoaren inguruan dugu beti jarrita eta horregatik ezagutuberri ditugun herrialdeetako tarta eta pastelak ezagutu eta dastatzen ditugu irteera bakoitzean.

Gaurkoan Europako bost herrialdetako gozoen artean betikoenak aurkeztuko dizkizuegu, eta honetaz gain zuek zuzenean ikusi, usaindu eta dastatzera gonbidatzen zaituztegu aukera duzuenean. Maletak prest!

Tiramisú (Italia): Italiako gozoen artean mundu mailan ezagunena, bere jatorria herrialdeko iparraldean dauka. Kafean bustitako bizkotxo geruzak maskarpone gazta, azukre eta arrautzez egindako kremarekin tartetzen dira. Aurkezteko orduan kakao hautsa gehitzen zaio. Goxua!

 

 

Sacher tarta (Austria): tarta hau printzipe bat harritzeko asmoarekin asmatu zuten XIX.mendean. Txokolatezko bizkotxo bi geruzen artean albarikoke mermelada dauka eta txokolate beltzarekin estaltzen da. Pena merezi du probatzeak!

 

 

Saint Honorè (Frantzia): Klasikoen artean klasikoena. Ziur noizbaiten tarta honen aurrean izan zaretela, gaur egun forma eta osagai desberdinekin topatzea eguneroko gauza izan arren: profiterolez egindako oinarria, krema torratua eta azukre errea.

 

 

Oihan Beltza (Alemania): Selva Negra izenez ezagutzen den gune naturala BadenWürttemberg izenez ezagutzen den estatuan kokatzen da. Europan txokolatea ezagutu zuteneko momentuari, oihanean hazten ziren gereziak gehitu eta hona hementxe tarta famatu honen osagai nagusiak.  Kisch likorearekin bustitako txokolatezko bizkotxoa, chantilly krema eta gerezi mermeladak osatzen dute.

 

 

 

Carrot Cake (Suitza): Bai, ondo irakurri duzue: Suitza. Guztioak uste dugunarekin kontra dijoa tarta honen benetako jatorria. Denok Estatu Batu edo Ingalaterrara jotzen dugu azenario tartan pentsatzean, baina oker genbilen, erdi aroko Suitzan kokatzen bait da. Merkea zenez, urtebetze tarta moduan zabaldu zen.

Jakin badakigu zuetako askok hauetakoren bat dastatzeko aukera izan duzuela, eta ziur beste askok gozo desberdinen bat sartuko zenutela gure bostekoan. Kontaiguzue!