Ogia eta kitto

Lehendik jakinarazi dizuegun bezela, Saroben kalitatea dugu maite, eta ez bakarrik gure prozeduretan, aukeratzen ditugun lehengaietan ere. Gaur egun asko dira ogi fresko moduan izoztutakoa eskaintzen dituzten okindegiak. Hau merkeago da, itxura hobeagoa du eta momentuan berotzen da. Baina ez da guztia horren polit. Masa izoztu hauek gehigarri ugari dituzte ( E320, E321, E300 etab haien artean), eta horregatik nutrizio aldetik ez dago hau eta freskoaren artean zerikusirik. Ogi hau eskaintzen duten okindegi zenbakia asko hazi da azken urte hauetan,…

Read More

Egun batez Txokolategileak

Apirilaren lehenengoan gure obradorean etxeko txikiei zuzendutako tailerra antolatu genuen. Honen helburua: partaide bakoitzak bere kabuz egindako bazkako txokolatezko txitoa etxera eramatea. Emaitzak ezinhobeak izan ziren: hamar txiki ikasteko irrikitan eta Iñigo gure irakaslea guztiz entregatuta haiei prozesuak irakasteko. Saroben jakin badakigu mota hontako aktibitateak onura ugari dituztela haurrentzat: arduradunak izaten laguntzen die, osasungarri diren osagaiak kontutan hartzen eta haien elikadura ohiturak hobetzen. Noski, textura, zapore eta koloreekin jolasteak autoestima hobetzen dute eta ekintza dibertigarria da zalantzarik gabe. Zer esan…

Read More

Eskuz esku Oriol Rosell-ekin

Bazka egunak iristear daude, eta hau dela ideia bikaina iruditu zaigu gure formakuntza lagun eta lankide izan den Oriol Rosell’en L’Obrador-era bisita egitea. Oraingo hontan gure helburua bazkako figura oso berezi bat osatzea izango da. Ez zen gauza erraza esku artean genuena. Gure nahia: Nens del vendrell Colla Castellera-ri homenaia egitea, izugarrizko 2016 urte bat izan dutelako. Xehetasunez beteriko proiektua izan genuen hau, baino aurrera egin genuen Oriol-en lantalde ezinhobeari esker. Lanez goraino bi egun ibili ondoren, argazkietan ikus dezakezuen…

Read More

Bazkako figurak, adin txikira bueltan

Ezin genuen aukera hau galdu. Badakizuen bezala Saroben ez gara inoiz nekatzen ikasteaz, eta benetako aukera paregabea genuen begibistan. Eta maila goreneko maisu baten eskuz! Otsaileko azken aste bukaeran Kataluniako Vic herriraino iritsi gara, Gurb-eko Chocolate Academy-ra (aurrerago hitz egingo dizuegu sakonago honi buruz), Enric Rovira maisuaren eskutik Bazkoko figurak egiteko ikastaroan parte hartzeko. Pixka bat orientzatzeko hementxe garrantzizko datu batzuk aurrera egin baino lehen: Gizon katalana, bere familiaren Pastisseria Roviran guztiz murgilduta zegoela, bere bidea hartu zuen 1993an. Kreatibitate,…

Read More

Iritsi gara

Badakigu denbora luzez itxaron gaituzuela, benetan badakigu. Hau dela eta, Sarobe Okindegi-Gozotegia osatzen dugun talde osoa harro sentitzen gara gure web berria, facebook eta instagrameko profilak aurkezteaz. Hortxe daude! Ez gara erdizka geratzen, bazen ordua Sarobe 2.0 proiektua aurrera eramateko… gozo eta ogien munduaren inguruan egunean izateko arazorik inoiz ez dugu izan eta! Gure aldetik bakarrik jakinarazi nahi dizuegu okindegi eta gozotegi arloen inguruan sentitzen dugun pasioaren zatitxo bat zuekin eramatea espero dugula, eta gure etxeko ateak irekita daudela zuentzako…

Read More
Sarobe Okindegi Gozotegia
Eztegara 25, Bera 31780 Nafarroa

sarobe@sarobe.net

WEB: YOU comunicación

Copyright © Sarobe Okindegia Gozotegia 2017