Gure Bera

Udazkenaren hasierarekin batera etxean goxo goxo egoteko planak iristen dira. Hala ere gu beti martxan gabiltza eta oraingoan gure herriko hainbat historia eta kondaira ekarriko dizkizuegu. Sarritan hazi garen tokian gertatutakoak ahazteko erraztasun gehiegi daukagu, eta guk ez dugu nahi horrelakorik gertatzea. Gure herriko aztarna ziurren zaharrenak Karlos III. erregearen eperaino iristen dira, XV. mendean. Momentu horretan aurrera eremandako inkisizio prozesuaren ondorioz Berako hainbat bizilagun erre zituzten suan, herriko plazan, sorginkerietan ibili zirela leporatu zitzaielako. Aurreko hau gutxi balitz, Larunbe…

Read More

Pistatxo Erregea

Gaur merezitako omenaldia eskainiko diogu gure tarta eta pasteletan hainbat eta hainbat aldiz protagonista den fruitu lehorrari: Pistatxoa. Izan ere beti egon da bere izena hainbat istorio eta kondairei lotuta eta oinarri da munduko herrialde urgarietako sukalde tradizionaletan. Pistatxo zuhaitza aspalditik hazten da Mendebaldeko Asian eta Asia Txikian. Egipziar, greziar eta erromatarrek landatzen zituzten, eta Mediterraneoan zehar zabaldu zen lurralde ugarietatik, gure eskuetara iritsi arte. Lotura estua izan du betidanik fruitu lehor honek noblezia eta errege erreginekin, maila goreneko estamentuekin.…

Read More

Bost tarta, bost herrialde

Hemen gure etxean bidaiatzea maite dugu, eta orain uda aldean oraindik ere gehiago hemendik hara mugitzen igarotzen dugu denbora gehiena. Baina noski, gure burua gozoaren inguruan dugu beti jarrita eta horregatik ezagutuberri ditugun herrialdeetako tarta eta pastelak ezagutu eta dastatzen ditugu irteera bakoitzean. Gaurkoan Europako bost herrialdetako gozoen artean betikoenak aurkeztuko dizkizuegu, eta honetaz gain zuek zuzenean ikusi, usaindu eta dastatzera gonbidatzen zaituztegu aukera duzuenean. Maletak prest! Tiramisú (Italia): Italiako gozoen artean mundu mailan ezagunena, bere jatorria herrialdeko iparraldean dauka.…

Read More

Kafea gozotzen

Guztiok dugu gogoko esnatu bezain pronto, sukaldera joan eta kafe eginberria hartzea. Jadanik badakizue gozoaren jarraitzaile sutsuak garela, baina aldi berean, kafea bihotzez maite dugu, eta horregatik gaurkoan zuen gosaria gozotzeko modurik natural eta osantsutsuenak aurkeztuko dizkizuegu. Supermerkatu eta ekodenda arruntetan aurkitzen diren produktuen artean egin dugu aukeraketa, eta hementxe eraskusten dizkizuegu guretzako zeintzuk diren kafea gozotzeko hiru modurik naturalenak: 1- Eztia: Egunero bezero eta lagun gehiagok erabiltzen dute produktu hau haien kafea gozotzeko. Azukre txuri errefinatua baino 25 aldiz…

Read More

Hiru, bi, bat eta… San Esteban jaiak iristear daude!

Uztaila bukatzear dago, eta hemen gure etxean prestazen ari gara San Esteban jaiei merezi duten ongietorria emateko. Aurtengo jaiak abuzutuaren 2tik 6ra ospatuko dira, hileko hirugarren eguna garratntzitsuena izanik, Esteban Donearen eguna. Abuztuaren 2an emango zaie hasiera ofiziala jaiei Herriko Etxeko balkoitik botako den altxaferoarekin. Urtero bezala ekintzaz beteriko egitaraua aurkituko dugu aurten: musika talde, txaranga eta dantzaldiak kalean, herri kirolak, kukaña, eta bestelakoak (zezen suzkoa, buruhandi eta erraldoiak, suziriak, etab luze bat). San Esteban egunean ospatuko da meza nagusia,…

Read More

Millesime Day 2017: Ospakizuna Madrilen

Ekaineko azken aste buruan Madrilen ospatu zen Millesime Day izenez ezagutzen den ospakizuna, Cacao Barry-k antolatuta. Hemen Cacao Colective taldeko (Cacao Barryren plataforma ofiziala non kakao munduaren inguruko berri, jakinmin eta inspirazioa topatzen diren) penintsulako partaideak elkartzen dira, eta nola ez, gu beraien artean izan gara. Ipar zonaldeko bost partaide ginen, eta talde osoa hogei pertsonaz osatuta egon da. Kakaoaren munduaren inguruko berriak eta analisi ugari aztertzeaz gain, Jaume Soldevillak (mundu honetan izen handiko maestroak) sortutako hainbat txokolate mota deberdin…

Read More

San Juaneko postreak

Gaur udako solstizioa ospatzen dugu, urteko gaurik luzeena. Jai, magia, gozo eta txinpartaz beteriko gau honetan denboraldi aldaketari ematen diogu ongietorria. Saroben begirada zabala dugu eta beti gure inguruko herrietan zer gertatzen den jakitea dugu maite. Hau dela eta, gaurkoan San Juan bezpera ospatzeko Katalunia eta Ibizan egiten diren bi gozo tradizional aurkeztuko dizkizuegu: Koka Katalana eta Ibizako Makarroiak. Sant Joaneko Koka torta zapal bat da eta era desberdinetan aurkez daiteke. Ohikoenak kremaz beterikoak edo fruitu konfitatuekin egindakoak dira. Mediterraneoan…

Read More

Izozki bat bai?

Ziurrenik jadanik ikusi dituzue gure termometroek azken egunetan erakutsi dizkiguten tenperaturak. Dirudienez aurtengo uda zehatza izango da egutegiarekin, eta prest egon behar gara hari ongietorria emateko. Saroben honetan pentsatzen dugu eta beti zuen zorionatasuna izan dugunez buruan, urtero Aste Santua eta gero lanari jo ta fuego ekiten diogu betiko ogi, opil eta pastelez gain, kalitate ezinhobeko izozki artisaua zuei eskaintzeko. Hemen ekoizten ditugun beste produktuetan bezala izozkian erabilitako osagaiak lehen mailakoak dira, naturalak eta gehigarririk gabekoak. Esnea dute oinarri gure…

Read More

Burmuina eta Azukrea

Gaur egun arte egindako hainbat ikerketek konfirmatu dute azukrea brumuinaren ‘gasolina’ dela. Energi iturri handia da, eta gure gorputzak honen falta nabaritzean, zelulen arteko komunikazioa puskatu egiten da. Hondorioa: gure bizitza gozotu behar dugu, beti muga batzuen barruan noski. Ikertuta dago ere azukrea hartzeko eguneko momenturik aproposena goiza dela, gure ‘insulina erlojuak’ hoberen prozesatuko du gozoa ordu tarte honetan. Baina, zergatik dugu horren gustoko gozoa? Egia da gehiegi hartuta, gero ezin dugula alde batera utzi? Azukreak gure gorputzean dopamina maila…

Read More
Sarobe Okindegi Gozotegia
Eztegara 25, Bera 31780 Nafarroa

sarobe@sarobe.net
web: ane alarcia / foto: bixigarri
Copyright © Sarobe Okindegia Gozotegia 2017