Ezin genuen aukera hau galdu. Badakizuen bezala Saroben ez gara inoiz nekatzen ikasteaz, eta benetako aukera paregabea genuen begibistan. Eta maila goreneko maisu baten eskuz!

Otsaileko azken aste bukaeran Kataluniako Vic herriraino iritsi gara, Gurb-eko Chocolate Academy-ra (aurrerago hitz egingo dizuegu sakonago honi buruz), Enric Rovira maisuaren eskutik Bazkoko figurak egiteko ikastaroan parte hartzeko.
Pixka bat orientzatzeko hementxe garrantzizko datu batzuk aurrera egin baino lehen:
Gizon katalana, bere familiaren Pastisseria Roviran guztiz murgilduta zegoela, bere bidea hartu zuen 1993an. Kreatibitate, berrikuntza, kalitate eta perfekzioan murgilduta, txokolatean oinarri bikaina aurkitu zuen bere proiektu berria aurrera emateko.
Urte horretako udaberrian, Francesc Forrellat bere bigarren lehengusuarekin Enric Rovira s.l. sortu zuten, enpresa berri bat nun helburu nagusia txokolatezko produktu bikainak sortzea zen beti diseinu berriekin eta Bartzelonako hiriari (Enric-en jaioterriari) lotuta.
Gaur egun arte. Ernic Rovirak bere produktuak txokolate denda eta kalitate altuko gourmet dendetan saltzen dizkie bere produktuak Europako herrialde gehienei eta Japonia nahiz Estatu Batuei. Mundu mailako erreferentzi bihurtu da txokolate arloan.

Orain bai, aurrera goaz.

Ederra izan zen Vic-eko ikastaroan gertuko nahiz urruneko lagun zaharrak topatzea (Meli, Raul Bernal, edo Luis Paracurllos bete askoren artean…), eta nola maila goreneko maisu batek gertutasunez azaltzen zizkigun bere sekretu eta prozedurak.

Bere lana egiteko modu zoragarria, eta gu guztioak lan eta lan bere eskuei arretaz begira. Emaitza benetako arte pieza bat da, gaur egun gure etxean ikusteko aukera izango duzuena.

Zalantzarik gabe, errepikatuko dugu. Eskerrik asko Enric!